14.5.06

babel mundua


Babel Mundua es una obra de teatro familiar en pro de la interculturalidad.
La obra nos muestra un mundo en que cada cultura tiene su propia importancia y cada cultura es tratada desde el respeto.
Esta obra surgió gracias a un proyecto de teatro familiar, como herramienta hacia la sensibilización y educación de la interculturalidad y de la inmigración.















Babel Mundua familia-antzerki bat da, interkulturaltasunaren bila prestatu dena. Obra honek mundu berezia erakusten digu, zeinean kultura bakoitzak bere garrantzia duen, eta zeinean kultura oro errespetuz tratatua den.Obra hau familia-antzerkia lantzeko proiektu bati esker sortu zen, lanerako tresna modura, etorkinen arazoarekin sentsibilizatzeko eta heziketan interkulturaltasuna lantzeko.

Este proyecto ha sido subvencionado por:
Dirección de Inmigración del Gobierno Vasco, Agencia Nacional Española en colaboración con el Dpto. de Juventud del Gob. Vasco
Honako erakunde hauek dira proiektuari dirulaguntza eman diotenak:
Eusko Jaurlaritzako inmigrazio-zuzendaritza.
Espaniar inmigrazio-agentzia nazionala eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria-Zuzendaritza elkarkidetzan.



Resumen
Una niña llamada Pandora y su amigo el buitre viven en una isla desierta. La jenny, que es la jefa de la isla no deja que se marchen. Al final huyen y deciden recorrer mundo incitados por las cartas que reciben de su tío Matt. En cada país recogerán una palabra mágica que les será útil al final de su viaje.
Laburpena
Pandora izeneko neskato bat eta bere laguna den saia bakarrik bizi dira uharte bakarti batean.
Uhartearen jabea den Jenny buruzagi andereak ez die uzten uhartetik irteten. Baina, azkenean, ihes egiten dute uhartetik, eta munduan zehar ibiltzera abiatzen dira, osaba Mattek bidalitako gutunek bultzaturik. Bisitatzen duten herrialde bakoitzean hitz magiko bat bilduko dute, eta gero hitz horiek oso baliagarriak gertatuko zaizkie bidaiaren bukaeran.


componentes/partaideak


El grupo está compuesto por tres mujeres y dos hombres. Aunque el peso del trabajo recae en nosotras, ya que tanto Sonia como yo, Nagore, hemos sido las pioneras del proyecto, las encargadas de la producción, la dirección, el guión, vestuario... Por lo tanto en el contenido de la obra participa la igualdad como valor fundamental, siendo la protagonista una mujer y utilizando un lenguaje en pro de la igualdad.

Hiru emakumek eta bi gizonezkok osatzen dugu taldea, nahiz eta obraren lan-zama emakumengan oinarriturik dagoen, zeren bai Sonia eta bai ni neu, Nagore, izan baikara proiektuaren bultzatzaileak, ekoizpenaren arduradunak, zuzendaritza bideratu, gidoia idatzi eta jantziak prestatu ditugunak… Nolanahi den, obraren edukiak oinarrizko baliotzat dauka berdintasuna, protagonista emakume bat izanik eta berdintasunaren aldeko hizkuntza erabiliz.

Antzezleak:

Sonia Villamor
Jose Angel Escobar
Nagore Hernáez
Nerea Ibarluzea
Guillermo Camacho

Técnico/Teknikaria: Fran Leiva
Dirección y creación del guión/Zuzendaria eta gidoiaren sortzailea: Nagore Hernáez
Dirección actoral/Aktoreen zuzendariak: Sonia Villamor y Nagore Hernáez
Vestuario/Jantziak: Sonia Villamor
Música/Musika: Nagore Hernáez

Producción/Ekoizpena: Nagore Hernáez y Sonia Villamor

Creativa y realizadora audiovisual: Itziar Zorita

características artísticas y técnicas

Características Artísticas/Ezaugarri Artistikoak
Es una obra de teatro multidisciplinar. Utilizamos recursos como el teatro, los títeres, la música y la videoproyección. Pensamos que la utilización de diferentes recursos es muy interesante para la consecución de una obra dinámica y muy lúdica. Idioma: La obra es en euskera aunque también tratamos otras lenguas como el árabe, rumano... También tenemos la versión en castellano.

Antzerki multidiziplinarreko obra bat da. Bertan hainbat motatako baliabide erabiliko ditugu, hala nola antzerkia, txotxongiloak, musika eta bideo-proiekzioa.Gure ustez, mota desberdinetako baliabideak erabiltzea oso interesgarria da obra dinamiko eta oso ludikoa lortzeko.
Hizkuntza: berez, obra hau euskaraz dago idatzita, baina bestelako hizkuntza batzuk ere erabiltzen dira tarteka, hala nola arabiera, errumaniera…Halaber, prestaturik dugu gaztelaniazko bertsioa.


Características Técnicas/Ezaugarri Teknikoak
Es una obra de interior o exterior( si es de exterior tiene que ser de noche para la videoproyección) Necesitamos un espacio de actuación de , mínimo7 de largo por tres de fondo metros Cuadro de corriente para conexión de sonido e iluminación según legislación vigente Disponemos de equipo de iluminación y sonido, estructura escénica ( cámara oscura ) y videoproyector.

Etxe barrurako zein etxetik kanporako obra da. Dena den, etxetik kanpoan egitekotan, gauez egin behar da, bideo-proiekzioa egoki ikus dadin.Antzezpenerako behar den tokiak gutxienez 7 metro luze eta hiru metro sakon izan behar du.Beharrezkoa da soinurako eta azgiztapenerako konexioak egiteko korronte-koadroa eskura izatea, indarrean den legeriaren araberakoa.Guk geuk eramango ditugu gainerakoak, hots, argiztapenerako eta soinurako ekipoa, eszenatokirako egitura (kamera iluna) eta bideo-proiektagailua.

curriculum

Este grupo de teatro se forma en el 2002.
Se crea por un grupo de ex alumnas de la escuela de teatro de Barakaldo.

La última producción de este grupo ha sido: “Mi abuelita me desnuda”, un cabaret musical con trasfondo social.
Estuvo seleccionada en el festival de teatro de Irún 2003.
Entró dentro del circuito de centros cívicos de Bilbao 2003 Actuaciones en diferentes café teatro.
Participó en el festival de teatro y danza de Bilbao. BAD 2004

Además “ Vuela Bonita Korporation” ha realizado diferentes animaciones, tanto para público infantil como para todo el público, en diferentes pueblos, fiestas, etc... normalmente contratadas por los Ayuntamientos.

Vuela Bonita Korporation Taldearen Curriculuma:
Antzerki-talde hau 2002 sortu zen.
Barakaldoko antzerki-eskola ikasle-ohi batzuek sortu zuten.
Taldeak prestaturiko azken ekoizpena “Mi abuelita me desnuda” izeneko obra izan da, gizarte-arazo bati buruzko kabaret musikala.Obra hori Irungo antzerki-jaialdirako aukeratu zen 2003an.Halaber, Bilboko gizarte-etxeen zirkuituan sartu zen 2003an.Zenbait kafe-antzokitan antzeztu da.Bilboko antzerki- eta dantza-jaialdian parte hartu zuen (BAD-2004).
Gainera, Vuela Bonita Korporation antzerki-taldeak hainbat animazio-ekitaldi burutu ditu bai umeentzat eta bai adin guztiko jendeentzat zenbait herritako jaietan, Udalek kontrataturik gehienbat.

Contacto/Kontaktoak

687256880 / 647454487

nagorehernaez@hotmail.com

This page is powered by Blogger. Isn't yours?